Zero Zabor astea Tolosaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 16a, 19:05

Eskualdeko Zero Zabor taldeek, Tolosaldea Zero Zabor astea antolatu dute aste honetan. Ekintza ezberdinak burutuko dira Tolosaldeko herrietan. Honatx egitaraua:

Astelehena 16, Anoeta

19:00, Mikelasagasti auditorioan, konpostajearen inguruko hitzaldia.

Asteartea 17, Asteasu

19:00, Udaletxeko ikus-entzunezkoen gelan, 'Etorkizuna erraustuz' bideo emanaldia.

Asteazkena 18, Tolosa

19:30, Kultur Etxean, bilera iformatiboa eta parte hartzailea.

Osteguna 19, Irura

19:00, Ikastolako ekitaldi aretoan, Irurako ZZ taldearen aurkezpena eta GZZ taldearen hitzaldia.

Ostirala 20, Lizartza

20:00, herriko plazan, muralaren margoketa.

Larunbata 21, Villabona-Zizurkil. Zero Zabor eguna

11:00 Haur jolasak / trikipoteoa.

14:00 Bazkaria. 15 euro. Izen-ematea: amasavillabonazz@gmail.com / zizurkilzz@gmail.com.

Ondoren, trikibertsopoteoa.

23:00 Laket taldearen emanaldia.

Igandea 22, Alegi-Asteasu bizikleta martxa.

11:00, Alegiko plazan hasiera.

11:30, Tolosako Triangelu plaza.

11:45, Anoetako plaza.

12:00, Villabonako plaza.

12:30, Asteasuko plaza. Trikitixa eta hamaiketakoa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!