Santioetako egitaraua prestatzen parte hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 16a, 18:17

Villabonako Udalak, bando bidez, Santio jaiak prestatzeko festa batzordeak aurten egingo duen lehen bilerarako deia luzatu du, "billabonatar guztiek jaien prestaketan parte hartzeko aukera izan dezaten, bilerara gonbidatzen dut ideiak eman eta ardurak hartzeko prest dagoen herritar oro", dio Galder Azkue alkateak sinatutako aipatu bandoak.

Apirilak 19, osteguna. 19:00etan, udaletxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!