DYAk “Osasuna eta istripuen prebentzioaren astea” antolatu du Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 16a, 12:42

Apirilaren 23tik 28ra DYAk hitzaldiak eta tailerrak eskainiko ditu egunero, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara Idiazabal kaleko 13. zenbakian duen egoitzan. Dohainik eskainiko dira ikastaro hauek:

KASTAROAK ETA TAILERRAK DOHAINIK URNIETAN, DYAREN ESKUTIK

Apirilak 23, astelehena. “Ohiko larrialdietan izan beharreko jokabidea”: Bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traumatismoak, erredurak edota garun istripuei dagozkienak. 

Apirilak 24, asteartea. Oinarrizko tailerra, bendajeak: eskua, besoa, sorbalda, oina, belauna eta hanka barne hartuz. 

Apirilak 25, asteazkena. Etxeko istripuen prebentzioa: erredurak, erorketak, intoxikazioak,…. 

Apirilak 26, osteguna. Bihotz-biriken suspertzeari buruzko tailerra. Oinarrizko mugimenduak praktikatu ahal izango dira. 

Apirilak 27, ostirala. “Zure bihotza zaintzea” hitzaldia non bizitza osasungarri bat eramateko kontuan izan beharreko alderdi guztiez hitz egingo den. 

Apirilak 28, larunbata. 11:00-12:00 moto istripu baten simulazioa. 

Ikastaroak dohainik eskainiko dira. Izen-ematea: 943 46 46 22 /irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!