Ohiko osoko bilkura, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 13a, 12:09

Datorren asteazkenean, apirilaren 18an, ohiko osoko bilkura burutuko da Villabonako udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hauexek aztergaiak:

1.- Aurreko bilkurari dagokion akta onartzea (2012-03-07).

2.- Bateragune kasuari buruz Bilduk aurkeztutako mozioa.

3.- Atez ateko bilketa sistema ezartzeari buruz PSE-EEk aurkeztutako mozioa.

4.- ‘Tolosaldea Osasun Publikoaren alde' koordinakundearen mozioa.

5.- 2011 ekitaldiari dagokion Kontu Orokorraren behin behineko onarpena.

6.- Olaederra kiroldegia elkarrekin kudeatzeko Zizurkilgo Udalarekin hitzarmen berria sinatzeko proposamena.

7.- 2011ko abenduaren 31ri dagokion Ondasunen eta Eskubideen inbentarioaren zuzenketa onartzeko proposamena.

8.- Erreguak, mozioak eta galderak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!