Andoaingo EAJk agiria argitaratu du Errepublika egunaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 12a, 21:52

"EAJ-PNV-k, II. Errepublikaren urteurren honetan, alde batetik garai hauetan borrokan aritu ziren gudari guztiak ekarri nahi ditu gogora, eta bestalde, dagokigun erantzunkizun politikoaren eskutik, aipatu, euskal nazioa eraikitzeko eguneroko lanean jarraituko dugula, autogobernu maila zabalduaz, demokrazia, askatasun, justizia eta berdintasun printzipioetan oinarriturik, beti ere euskal herritar guztien interesen defentsan".


Datorren apirilaren 14an, 1931.en urtean aldarrikatu zen II. Errepublikaren urteurrena ospatzen den egun honetan, demokraziaren balorea gorestearekin batera, herri bezala dagokigun nazio eskubidean oinarrituaz, gure arbasoek egin bezala, dagozkigun erabaki guztiak hartzeko ahalmena aldarrikatzen dugu; gaur inoiz baino gehiago, hainbeste familiei hurbiletik jotzen dien krisi ekonomikoa pairatzen ari garen garai hauetan, komunikabideetan estatuen "interbentzioaz" bolo-boloka entzuten dugun bitartean, ekonomi gaietan, arlo sozialean, kultur arloan, eta beste hainbat gaietan gure erakundeetatik at hartzen diren erabakiak, euskal erakundeetan hartuak izan daitezen aldarrikatzen dugu.

Primo de Riveraren diktadurak ekarritako iharduera politikoaren etetea, alderdi politiko eta egunkarien itxiera, eta ordezkari politikoen exilioari, amaiera eman, eta II. Errepublikaren aldarrikapena egin zenetik, 81 urte igaro dira; laurogeitabat urte, alderdi jeltzaleak, errepublika garaian, euskal nazioaren autogobernua aldarrikatu zuenetik; laurotegeitabat urte Andoaingo Udalbatzak, Pablo Eguibar Munita alkate jeltzalearen proposamenez, sorturiko botereei, aho batez autodeterminazio eskubidearekiko errespetu eskaera egitea adostu zenetik.

Hain zuzen Apirilaren 17ean Getxo, Mundaka, Bermeo eta Elorrioko alkate jeltzaleek dei egin zieten Bizkaiko udal guztiei Gernikara "Junta Generalak" berriz eskuratzeko asmotan:

"(.....) depositaria de una soberanía respetada en todos los tiempos y conculcada en el pasado siglo por la Monarquía Constitucionalista española."

Guardia Zibilaren presentziak aipatu ekintza hori aurrera ez eramatea lortu zuen, baina deialdiaren, eta bertako manifestoaren oihartzunak abian jarri zuen autogobernuaren eskabidea:

"(....) se proclame y reconozca solemnemente la República Vasca, cuya constitución y leyes serán desarrolladas sin demora, ingresando Bizcaya en ella en virtud del natural e ineludible derecho de los pueblos a regirse por su libre determinación".

Egun berean, Andoainen, orduko alkate zen Pablo Eguibar Munitak, udalbatzari eginiko proposamena aho batez onartu zuen, ondorengo terminotan:

 

"Primero: Expresar al Presidente del Gobierno Provisional de la naciente República española por conducto de su representante político en la provincia, el acatamiento de esta corporación a los poderes constituidos por voluntad nacional manifestadas en las elecciones verificadas el día doce.

 

Segundo: Formular ante el mismo la más severa petición de la reivindicación de las libertades vascas contra todo derecho arrebatadas al país, y que éste, en estos momentos en que el pueblo español da pruebas de haber salido del ininterrumpido letargo, espera su inmediata consecución".

Autogobernuaren eskaerak, Andoainen ere bere ibilbidea jarraitu zuen, ondorengo akordiotara iritsiaz Udalbatza Apirilaren 23an, aho batez:

1º.- Reconocimiento de la República como expresión legítima de la voluntad popular manifestada el día doce.

2º.- Manifestación del deseo de este Ayuntamiento de constituir un Gobierno Republicano Vasco, vinculado a la República Federal española.

3º.- Recabar de los poderes constituidos el respeto del principio de autodeterminación.

4º.- Adhesión al manifiesto lanzado por los alcaldes de Mundaca, Guecho, Bermeo y Elorrio.

5º.- Laborar por el nombramiento de una Comisión Gestora en nombre de todos los municipios para la consecución de los deseos anteriormente citados.

6º.- Enviar telegramas de saludo y colaboración al Sr. Alcalá Zamora, Presidente Provisional; al Sr. Macía y a uno de los alcaldes de Guecho, Mundaca, Bermeo y Elorrio.

 

Alkateen Komisioa sortu, eta Ekainaren 14ean, bertaratu zirenek Lizarrako Estatutua bezala ezagutu izan zena onartu zuten, nahiz eta ondoren Errepublikako gobernuak ez onartu, idazten ari ziren Espainiar Konstituzioarekin bat ez etortzearen ondorioz. Ospaturiko Herrien Komisioan, Pablo Eguibar Munitak esandakoak, garai haietan bizi zen egoera islatzen zuen:

 

"Hasta ahora ha vivido Euzkadi días de amargura en el corazón por espacio de mucho tiempo. Los vascos estábamos en el deber de hacer algo por salvar a la Patria, y hoy a Dios gracias, ha surgido el patriotismo, la fraternidad y la magnifica unidad vasca. Para su consecución sentimos calor y fuego en nuestro corazón".

 

Une honetatik aurrera ugariak izan ziren bidean aurkituriko balaztak; hainbat Estatutu proiektu izan ziren idatziak, baina ez zuten arrazoi ezberdinengatik argia ikusi, 1936.eko urriaren 7an Euskadirentzako Autonomi Estatutua onartu zen arte, Guda Zibila hastearekin batera.

Alderdi jeltzalea garaiko gobernuaren alde agertu zen fazismoak ekarririko sufrimenduaren aurka, hildako gudari ugari izan zirelarik frentetan, klandestinitatea, etab.; bere jomuga, askatasuna, demokrazia, Euskadiren autogobernua, euskal nazioaren eraikuntza.




 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!