Horra EAJk hedabideetara igorri zuen oharra, atzo: "pasa den apirilak 6ko goizaldean Kaleberrian izandako zabor edukiontzien erreketari dagokionez, Andoaingo EAJ-k gure erabateko gaitzespena berretsi nahi dugu, horrelako ekintza bandalikoek, ez baitute inongo justifikaziorik eta andoaindarron bake eta lasaitasuna aztoratu baino ez baitute egiten. Era berean, berriz ere, Udal gobernu taldearen isiltasuna eta informazio eza salatu nahi dugu gertakari larri honen aurrean ez baitu inongo jarrera ofizialik kaleratu".
Alderdi sozialistak gaur ohar beretsua igorri du, gertaera gaitzetsiz eta gobernu taldearen isiltasuna salatuz.