Asteasuko Gaztetxearen irekiera, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 10a, 19:27

Matxintxulo gazte asanbladak, Elizmendi auzoan egokitu berri duten Gaztetxearen irekiera burutuko du apirilaren 14an, datorren larunbatean, 'Gaztien goooooola pasotismoari' lemapean. Arratsaldetik aurrera, ekintza ezberdinak antolatu dituzte gerturatu nahi duen orori zuzenduta:

15:00 Mus txapelketa.

19:00 Triki-poteoa.

21:00 Gaztetxearen aldeko afaria.

23:30 Ingo al deu? taldearen kontzertua. Ondoren, DJak.

Afariko txartelak Patxine eta Iturri Ondo jatetxeetan eskura daitezke, 15 euroren truke.

*Afarian 16 urtetik gorako gazteek hartu ahal izango dute parte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!