Aiztondoko V. Gutun lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 10a, 14:28

Gutuna literatur generoa da berez. Sentimenduak komunikatu, sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Aiztondo Zerbirzuen Mankomunitateko kultur-dinamizazio arloak, Aiztondoko V. Gutun lehiaketa antolatu du, Aduna, Larraul, Zizurkil eta Alkizako Udalen laguntzarekin. Ondorengo oinarriak jarraitu beharko dira lehiaketan parte hartu ahal izateko:

1.- Hala nahi duten pertsonek har dezakete parte, hurrengo kategoriatan banatuta:

A maila: 6-8 urtekoena.

B maila: 9-11 urtekoena.

C maila: 12-16 urtekoena.

D maila: 17 urtetik gorakoena.

 

 

2.- Gaia: Okerreko trenera igo.

 

3.- Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Gutunak bi orri hartuko ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Epaimahaiak estilo, kontatuaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna hartuko ditu kontuan eta, eskuz idatzitako lanak badira, baita kaligrafia ere.

 

4.- Gutunek beste lehiaketa batean saritu gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Hiru kopia aurkeztuko dira, izenburua edo egilearen izengoitia soilik idatzita, idazlea identifika dezakeen bestelako xehetasunik gabe.

Jatorrizkoarekin batera, eta kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira: izena, deiturak, helbidea, jaiotze-data, telefonoa eta, posible bada, posta elektronikoa. Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion idatziko da.

 

5.- Lan bakoitzaren hiru kopiak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaituko da, eguerdiko 14:00etan. Gutunak ondorengo helbidera bidali behar dira, kanpoaldean ‘Aiztondo V. Gutun Lehiaketa' jarrita.

            Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoa

            Muñoa kalea, 36 behea

            20159 ZIZURKIL

Bidaltzen diren lanak bidean hondatu edo galduko balira, antolatzaileak ez du erantzukizunik izango. Postaz bidaliz gero, ez da onartuko maiatzaren 3a baino geroago zigilaturik datorren lanik.

 

6.- Maila bakoitzeko sariak honakoak izango dira:

A maila: 1. saria: Diploma eta oparia / 2. saria: Diploma.

B maila: 1. saria: Diploma eta oparia / 2. saria: Diploma.

C maila: 1. saria: Diploma eta oparia / 2. saria: Diploma.

D maila: 1. saria: Diploma eta gau bat nekazalturismo batean / 2. saria: Diploma.

 

Bestalde, Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizrkilgo idazlerik onenarentzat bi pertsonentzako afaria.

Egileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu. Sariak banatu gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

 

7.- Epaimahaiaren erabakia nahitaez onartu beharrekoa da eta bere iritzia nagusi izango da.

 

8.- Sariak 2012ko ekainaren 22an emango dira, arratsaldeko 18:00etan Zizurkilgo Iriarte Etxean. Ekitaldi horretan, saritutako lanak irakurriko dira.

 

9.- Saritutako lanak Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen esku gelditu eta kultura ondarera bilduko dira. Egoki iritziz gero, honek argitaratu ahal izango ditu, baina ez du horregatik jabego eskubiderik izango.

 

10.- Sarituak izan ez diren lanak ekainaren 18tik 28ra jaso ahal izango dira.

 

11.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak bere-osoan onartzen direla esan nahi du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!