Herrira eguna apirilaren 28an, Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatuz, Aiztondo bailarako Herrira bilguneek Herrira eguna antolatu dute datorren apirilaren 28rako Asteasun. Egun osoko egitaraua osatu dute egun horri begira:

Apirilak 26, osteguna

20:00 ‘Iheslariak, hegaztierrariak etxera itzuli nahi du' hitzaldia, Asteasuko udaletxeko ikus-entzunezkoen gelan.

 

 

Apirilak 28, larunbata

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna Asteasun

11:30 Kanpai errepika, Aiztondo bailarako alkate eta hautetsiek preso eta iheslarien inguruko deklarazio instituzionala irakurriko dute.

12:00 Giza-proba Asteasuko plazan, Zizurkil eta Aiztondoko taldeekin. Ondoren,hamaiketakoa.

13:00 Preso eta iheslarien aldeko ekitaldia.

14:00 Herri bazkaria. Ondoren, trikitilariak.

16:00 Irrien lagunak klubeko kideekin dantza eta festa.

18:00 Kantu jira, eskualdeko taldeetako kideen eskutik.

20:00 Kalejira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!