Sutea itzali arte bizilagunek etxetik atera behar izan dute. Goizeko bostak aldera gertatu da erreketa eta Ertzaintzak inguruan bizi ziren bizilagunak etxetik ateratzera behartu ditu. Suhiltzaileek sua itzali ostean bizilagunak berriro itzuli dira haien etxeetara. Argitu gabe dago oraindik gertaeraren arrazoia.