Aste Berdea Andoainen, bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 4a, 23:09

Andoaingo Udalaren Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria Lansailak Salkin, merkatari eta ostalarien elkartearekin elkarlanean antolatu du.

APIRILAK 12, OSTEGUNA
19:00 pintxo begetarianoen inguruan ibilbide bat egiteko ideiarekin jendea elkartzea du helburu, bertan parte hartzen duten 11 taberna eta jatetxe bisitatuz: Buruntza, Danena, Etxeberria Hiru, Gaztelutxo, Iragus, Irunberri, Olloki, Txalaka, Txindoki, Txitibar eta Urkiola.

Egitaraua, xehetasun gehiago:

Eskaintza hori ostiral arratsaldean eta larunbata eguerdian ere eskainiko da.

APIRILAK 14, LARUNBATA

Hortaz gain, larunbatean goizeko 10tatik aurrera hainbat ekitaldi burutuko dira. Makaldian, salmentarako, produktu ekologiko eta bidezko merkataritza-postuak jarriko dira, subiranotasun-elikaduraren inguruko erakusketak eta Aspilla taldearen, herriko konstumitzaile kooperatibaren aurkezpena egingo da.

Goikoplaza familiei eta gaztetxoei zuzendutako gunea izango da. Bertan III. Lore azoka, lore eta beira-birziklapenaren inguruko tailerrak, autokonpostajearen alorreko informazio gunea eta bidezko merkataritza karpa aurkituko ditugu.

Antolatzaileek esker ona adierazi nahi dute, “Elkar Sarea, Tolsaldeako Mankomunitatea eta Setem-en kolaborazioa eskertu nahi dugu beraiek gabe jardun hau ez genuelako burutzerik izango. Hortaz, gonbitea luzatzen dizuegu Andoaindar guztioi bertan parte har dezazuen”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!