Bertan, euskarazko hainbat egileren liburuak erosteko aukera izango da. Baita Larramendi Bazkunak argitaratutako hainbat liburu ere.
Aurreko urteetan bezalaxe, maiatzaren 30ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek arratsaldeko 17:30etan Egape ikastolako pilotalekuan eskainiko duten saiorako sarrerak salgai egongo dira bertan, aurreko urteetan bezalaxe, 6 euroko prezioan.
LIBURUAREN IRAKURKETA PUBLIKOA
San Juan plazan bertan, goizeko 10:00etatik 12:00etara, liburu baten irakurketa publikoa egingo da. Ahots-gora irakurtzeko aukeratutako liburua, Joan Mari Irigoien idazle ezagunaren “Oilarraren promesa” liburua izango da. Irakurketan parte hartzera gonbidatzen dira herritar guztiak, heldu zein gaztetxo. Horretarako, nahikoa izango da ordutegi horretan plazara gerturatzea. Irakurle bakoitzak orrialde bat irakurriko du.
SAGARDO DASTAKETA
Egun berean, San Juan plazan bertan, sagardo dastaketa egingo da 12:00etan hasita. Sagardo dastatzea Guillermo Castaños enologoaren zuzendaritzapean eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen laguntzarekin egingo da, eta bertan, zortzi sagardotegietako sagardoa probatzeko aukera izango da. Parte hartzea doakoa, debalde izango da, baina, mugatua denez, aurrez izena eman beharko da. Bi modu daude horretarako: San Juan plazako Kantoi tabernan, edo 628 618 362 (Joxeba) telefono zenbakira deituz. Jadanik zabalik dago izen-ematea.
Eguraldiak lagunduz, ekitaldi guztiak, San Juan plazan, Santa Leokadiaren ermitaren aurrealdean burutuko dira, eta euria izanez gero udaletxeko arkupetan.
EGITARAUA. APIRILAK 21:
10:00-14:00 Liburuak eta pailazoen emanaldirako sarrerak saltzeko mahaia.
10:00-12:00 “Oilarraren promesa” liburuaren irakurketa publikoa.
12:00 Sagardo dastatzea. Guillermo Castaños enologoaren gidaritzapean eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteren laguntzarekin.
Babeslea: Urnietako Udala.