Haur eta gazteentzat ekitaldi ugari aste honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 3a, 18:28

Pazko Astean haur eta gaztetxoei begira programazio zabala eskainiko du Urnietako Udalak.

Horra, egitaraua:

"Familientzako elkargunea" 
Ludotekan 1-4 urtekoentzat 
Apirilak 10-13 / 11:00-12:30 
Jarduera horretan parte hartu nahi izanez gero, haurrek heldu batekin joan beharko dute.

"Emozioen ur jauzia" 
Saroben 4-8 urtekoentzat 
Apirilak 10-12 / 11:00-13:00

"Trufak, siluetak, paracaidas, buztina, ipuinak…"
Topagunea 
Saroben 9-12 urtekoentzat
Apirilak 10-12 / 17:30-19:00 
Mahai jokoen partida erraldoiak, egoteko gunea, bisualizazioak

"Jai algara berbena" 
Lekaion 4-12 urtekoentzat
Apirilak 13 / 11:15-12:45 
Atelier taldea: ikuskizun musikatua, haur kanta ezagunen bitartez festa giroa
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!