Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak ontzat eman du Urnietako plan orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 3a, 14:29

Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak (E.H.L.A.B.) begi onez ikusi du Urnietako Udalak aurkeztu dion hiri antolamendu orokorreko planeamendu berriaren dokumentua. Eusko Jaurlaritzako batzorde horrek, aldeko txostena eman dio Urnietatik igorritako proposamenari.

Udal arduradunak pozik agertu dira:

"Uste baino lehen eman du oniritzia eta honekin dagoeneko urnietarrok hain beharrezkoa dugun Planeamendu berria izateko eman beharreko lehenengo fasea gaindituta dagoela esan genezake. Eusko Jaurlaritzatik baiezko orokorra eman bazaigu ere, planeamendu berri horretan txertatu beharreko hainbat aldaketa egiteko eskatu zaigu Urnietako Udalari. Behin aldaketa horiek gauzatuta Hiri Antolamendu orokorreko Planeamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko da, bere azterketa egin dezan. Gauzak ondo badoaz, udara erdian Urnietako Udalak Planeamendu berria mahai gainean edukiko du eta orduan hasiko da benetan, dokumentu horretan aukera ematen diren aktuazio guztiak garatzeko erronka".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!