Langile bat hil da Villabonako lantegi batean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 2a, 14:34

J.A.G.B. 45 urteko tolosarra, gizonezkoa, hil da gaur goizean Villabonako Gráficas Borobil lantegian. Emaztea eta bi seme-alaba zituen, eta ugazabaren anaia gazteena da. Antza denez, goizeko 09:30ak aldera, makina batek harrapatuta hil da behargina. Sorospen zerbitzuak bertaratu diren arren, ezin izan diote bizitza salbatu. Heriotza honekin, hamaika dira urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!