Euskaldunok urteetan barna borrokatzen dihardugu gure izateari eusteko, herri gisa bizi irauteko. Guztiok batu eta gure herriaren jabe izateko pausoak emateko unea iritsi da. Aurten bereziki 1512ko eta 1937ko urteurrenak ditugu gogoan.
Euskaldunak gara eta Euskaraz bizi nahi dugu. Gure kultura, historia eta hizkuntza ditugu, nortasun eta nazio identitate propioa ematen digutenak. Gure herria jabe den aniztasun kulturalak, Euskal Herriko ispiluan kolore anitzetako aurpegiak islatzen ditu. Guztion artean Euskal Herria osatzen dugu.
Gure etorkizuna erabaki ahal izateko gaurdanik nazio eraikuntzan ereiteko garaia da. Gaur ereindakoa bihar loratu dadin, Independentista sareak Iruñean antolaturiko ospakizunetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu".