Lan horiek asteazkenetik ostegunera arteko gauean egitekoak ziren, baina grebaren ondorioz ez ziren egin eta astelehenetik astearterako gauean egingo dira.
Hernaniko Martindegiko zubian egin beharreko lanen ondorioz, bide mozketak egingo dituzte astelehenetik asteartera, gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara (apirilaren 2tik 3ra, alegia). Martindegiko lotuneko bi biribilguneen arteko erdiko erreia itxiko da, eta ibilgailuetako gidariek txandaka pasatzeko aukera izango dute.
Lan horiek asteazkenetik ostegunera arteko gauean egitekoak ziren, baina grebaren ondorioz ez ziren egin eta astelehenetik astearterako gauean egingo dira.