Udalak ordenantza bat egin du, martxoaren 27ko udalbatzak aho-batez onartu zena. Besteak beste, ordenantza horretan Udalak ematen dituen zerbitzuen izaera publikoa, kontratazioekin loturiko xehetasunak, industrialdea berrietara ur hornikuntza edota Udalaren eta abonatuen ardurak jorratzen dira.
Ordenantzak orain arteko hutsune legala beteko du eta behingoz bai zerbitzua ematen duenaren eta bai abonatu edo herritarren eskubideak eta erantzukizunak definituta geratuko dira.
Alegazioak aurkezteko epea
Behin udalbatzak onartuta, hurrengo pausoa ordenantza Buletin Ofizialean argitaratzea izango da. Argitalpenarekin batera alegazioak aurkezteko epea irekiko da. Hilabete bat iraungo du eta behin arrazoibideei erantzundakoan, berriro Buletin Ofizialean argitaratuko da araudia. Prozesu hori amaitzean jarriko da indarrean ordenantza, maiatzaren amaierarako aurreikuspenen arabera.