Honela, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek iraunkortasunaren bilakaeraren lurraldeko ikuspegia eman zuten, besteak beste, horretara bideratutako Tokiko Agenda 21 udal-estrategiaren eboluzioa azalduz.
Bestalde, herrietako esperientziek ere lekua izan zuten Foroan. Villabona eta Adunako alkateek euren udalerrietan iraunkortasunaren alde orain arte emandako pausoak azaltzeaz gain, aurki abiatuko duten iraunkortasun estrategiaren osaketa eta, prozesu horretako fase bakoitzean, herritarren parte-hartzearen garrantzia azpimarratu zuten.
Saioaren azken zatian, Foroko partaideei etorkizuneko Tolosaldea modu iraunkorrean eraikitzeko beharrezko lan-esparruak definitzeko eskatu zitzaien. Hausnarketa horretan, Udal guztiek modu bateratuan eta Udal-agintarien inplikazioarekin ekin beharreko bidea zela azpimarratu zuten. Era berean, azpibailarako lanketa egitea ere ezinbestekoa zela ondorioztatu zen, hainbat gai zeharkakoak baziren ere (ingurumena, hezkuntza, etxebizitza, ...), esparru horietako zenbaitek azpibailaren eremuko garapen berezitua eskatzen baitzuen.
Amaitzeko, Tolosaldea Garatzeneko ordezkariak dagoeneko eskualdean iraunkortasuna helburu duten zenbait urrats eman direla aipatu zuen, besteak beste, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea".