Aste Santurako ekintza bereziak Gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 30a, 14:15

Aste Santuko oporraldiari begira, plangintza berezia antolatu du Katea Etxea Gaztelekuak, gazteei zuzenduta:

Apirilak 3, asteartea: Olaberriko Karting-era irteera, 3. DBHtik gorakoentzat. 11€.

Apirilak 4, asteazkena: Pista jolasa eta bazkaria, 1 eta 2. DBHko ikasleentzat. 2€.

Apirilak 11, asteazkena: Pintxo lehiaketa. Euro 1.

Apirilak 13, ostirala: Larraizko Abentura Parkean egun-pasa. 10€.

Bestalde, ekintza berezirik egongo ez den egunetan, Gaztelekua asteburuko ordutegiarekin irekiko da: 16:30etatik 20:30etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!