1-Bandera espainiarrak ez duela ordezkatzen zizurkildarren gehiengo zabala eta zizurkildarron nazio sentimenduak ukatzen dituela.
2-Epaiak argi adierazten duela zenbaitek herritarren borondateari entzungor egin eta inposaketa bidez ezarri nahi dituela atzerriko zaizkigun ikurrak.
3-Zizurkildarrei dei egiten diegu, Aberri Eguna baliatuz, salaketa eta aldarrikapen gisa, ikurrina euren etxeetako kanpoaldean jartzera".
Udaleko kideek luzatutako oharrak:
-Nahi duenarentzat, ikurrinak eskuragai jarriko dira Udal bulegoetan.
-Sententzien gainetik, euskaldunak garela eta geure ikurra ikurriña dela argi esateko unea dela deritzogu.