Lan erreforma berriaren aurkako Greba Orokorrak erantzun zabala izan du Villabonan eta Zizurkilen ere. Goizean goizetik saltoki, merkatalgune, taberna, lantegi nahiz gainerako zerbitzuak (ikastetxeak, udaletxea, kultur etxea, kiroldegia...) itxita ageri dira eta kaleak ia hutsik. Eguerdiko Donostiako manifestazioarekin batera, arratsaldean Andoainen 17:30etan nahiz Tolosan 18:30etan burutuko diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dute sindikatuek.