Bide mozketak izango dira Hernaniko ingurabidearen zabaltze lanak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 27a, 19:30

Asteartetik asteazkenerako gauean (22:00etatik 06:00etara):

1- Gasteizko norabidean AP-15etik Hernanira ateratzeko bidea itxita egongo da Martindegin. Hernani eta Goizueta aldera ateratzeko Urnietako (Mandazubi) lotunera joan beharko da eta Ergobira ateratzeko Astigarragako lotunera.

2- Martindegiko lotuneko bi biribilguneen arteko erdiko erreia itxiko da, eta ibilgailuei txandaka pasatzeko aukera emango diete langileek.


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!