Andoainen eta Urnietan greba orokorra erabatekoa izango da lan erreformaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 27a, 19:14

Kezka handiarekin bizi dute pentsiodunen egoera, "jubilazioaren gehienezko muga zehaztuta dago, eta gutxienekoa zehaztea ere nahiko genuke. Izan ere ea gaur egun zer egin daitekeen 300-600 euro bitarteko pentsioarekin. Duintasunez  bizitzeko gutxieneko kopurua mila eurokoa izango litzakete. Emakumeen arazoa larriagoa da, alargunen kasuan bereziki. Beti-betiko andreek lan piloa egin dute baina kotizatu gabe, eta miseria gorrian daude. Askotxo dira: gure izeba, gure amona izan daiteke...". 

Martxoaren 29an greba orokorra deituta dago Euskal Herrian eta estatu mailan.

Espainiako gobernuak onartu duen lan erreformaren aurka ELA eta LAB sindikatuak martxoaren 29rako greba orokorra iragartzen lehenak izan ziren. Gutxira UGT eta CCOO sindikatuek ere espainiar estatuan erreformaren aurka greba egingo dutela iragarri zuten.
Azken asteetan grebaren aldeko ekimenak han eta hemen burutu dira eta greba orokorra erabatekoa izango dela dirudi.  Ekimen horien artean aurreko asteartean LAB sindikatuko jubilatu eta pentsiodunek kontzentrazioa deitu zuten Goikoplazan. Joxe Mari Agirresarobek Goikoplazan bertan unibertsalak, publikoak eta doakoak izango diren gizarte zerbitzuak aldarrikatu zituen, "copago guztiaren aurka gaude. Batetik, unibertsala delako. Bigarrena, lehen ere hori ordaindu dugulako".
 
Kezka handiarekin bizi dute pentsiodunen egoera, "jubilazioaren gehienezko muga zehaztuta dago, eta gutxienekoa zehaztea ere nahiko genuke. Izan ere ea gaur egun zer egin daitekeen 300-600 euro bitarteko pentsioarekin. Duintasunez  bizitzeko gutxieneko kopurua mila eurokoa izango litzakete. Emakumeen arazoa larriagoa da, alargunen kasuan bereziki. Beti-betiko andreek lan piloa egin dute baina kotizatu gabe, eta miseria gorrian daude. Askotxo dira: gure izeba, gure amona izan daiteke...". 
 
Sindikatu abertzaleen artean  LABek Euskal Herriak burujabetza politikoa eta ekonomikoa beharrezko dituela aldarrikatuko du, “Euskal langileriak justizia sozialean oinarrituriko Euskal Herria eraiki behar du, estatutik datozen inposaketa eta ukazioen gainetik.
 
ELAk agintariei kritika gogorra egingo die, “gobernuan dauden agintariak enpresa handien, bankuen eta ekonomialarien mesedetara makurtzen dira lorturiko eskubide guztiak ezabatu eta gizartearen gehiengoa txirotasunera bidaliz”.

MARTXOAK 29, OSTEGUNA
MOBILIZAZIOAK 
LAB sindikatuak deituta:
08:00 Kotxe karabana Zumea plazaren atzealdeko aparkalekutik abiatuko da.
11:45 Manifestazioa Donostiako Anoeta estadiotik.
17:30 Manifestazioa Andoaingo Zumea plazatik.
18:00 Manifestazioa Hernaniko plazatik.

ELA sindikatuak deituta:
Goizean “pikete informatiboak” ohiko lekuetan.
11:30 Manifestazioa Donostiako Anoeta estadiotik.
Arratsaldean manifestazioak Andoainen eta Hernanin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!