Andoni Aresti Landa Arte Dramatikoan lizentziatuaren eskutik burutuko da. Besteak beste, Aresti Salzburgoko operako lehen dantzaria izandakoa da. 2007an bere dantza eskola ireki zuen Leioan, eta bertako zuzendaria da gaur egun.
Ikastaroa gazte eta helduei zuzenduta dago. Apirilaren 10, 11, 12 eta 13an burutuko da, egunero goizeko 10:30etan hasi eta eguerdiko 12:30ak arte. Urnietan erroldatuta daudenek 32 euro ordaindu beharko dute, kanpokoek berriz 39.
Izen-emate orria sarobe.info webgunean bertan eskuratu daiteke eta ordainagiria Saroben aurkeztu behar da bulegoko ordutegian. Lekua mugatua denez, aurkezten diren hurrenkeraren arabera osatuko dira zerrendak.
Informazio gehiago, Saroben:
Iurramendi 2, Urnieta.
943 00 80 42
sarobe.info
sarobe@urnieta.org