Bi hitzaldi Urnietako pastoral taldeak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 27a, 19:02

Urnietako osasun pastoraltza arloko arduradunek parrokiko areto nagusian bi hitzaldi antolatu dituzte hurrengo asterako, “Bizitzako azken urteak duintasunez eta oparotasunez bizi” izenburupean:

Apirilak 2, astelehena
18:30. Parrokiko areto nagusia
Izaskun Andonegi izango da hizlaria. Bidegin elkartea sortu berri du, hurbileko pertsonaren bat galdu edo gaixotasun larri bat dutenekin lan egiten dutena. Egoera horiei ahalik eta modurik duinenean aurre egiten laguntzen dute. Gai horren inguruko esperientzia azalduko du.
Andonegi giza zientzietan lizentziaduna da Deustuko unibertsitatean eta 2005ean zaintza aringarrien masterra egin zuen Bartzelonako institutu onkologikoan.
 
Apirilak 3, asteartea
18:30. Parrokiko areto nagusia
Augusto Fernandez salesiarrak ikus-entzunezkoa aurkeztuko du. Dokumental horretan Rikardo Arias salesiarrak gaixotasunaren eta heriotzaren aurrean bizi izan zituen jarrerak agertzen dira.
Fernandez Urnietako salesiarretako irakaslea da, filologia hispanikoan doktore eta teologian lizentziaduna.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!