Aizkardiren 44. Ibilaldia, arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 27a, 11:44

Joan zen igandean, martxoaren 25ean burutu zen Aizkardi mendi taldearen 44. Ibilaldi neurtua. Eguraldia eta mendizaleen parte hartzea lagun, oso arrakastatsua izan zena. 1508 lagunek hartu zuen parte guztira, 1122 gizonek eta 386 emakumek. Gehiengoak ibilaldi luzean aukeratu zuen, 811 lagunek. Motza, berriz, 697 kidek. Aizkardi mendi taldeko kideek ibilaldia antolatzen lagundu zieten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete. Bereziki, Behar-Zana, Irrintzi eta Zunbeltz elkarteei, Oinkari dantza taldeari, Berrobiko Udalari eta Villabonako merkatariei. Azaldu dutenez, "antzeko ekintzek Villabonaren izen ona zabaltzen laguntzen dute (Interneteko foroetan bereziki) eta guri, aurrera begira lanean jarraitzeko gogoa pizten zaigu".

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!