Txepetxaren I. Gazte eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 26a, 11:09

Joan zen larunbatean, martxoaren 24an, Txepetxa gazte asanbladak antolatutako lehen gazte eguna izan zen Zizurkil goian. Egun guztiko egitaraua osatu zuten asanbladako kideek: goizean kirol erakustaldiarekin hasi eta goizaldean, Gugaz eta Ingo al deu? taldeen kontzertuekin amaitu zena. Tartean, gazte asanbladaren aurkezpena, bazkaria eta bertso poteoa egin zituzten. Eguraldi bikaina eta giro ezin hobea lagun, estreinaldi ederra izan zuen Txepetxa gazte asanbladak. Bide horri eutsi diezaiola aurrerantzean ere!

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!