Esker ona Patxi Alkortari egindako omenaldiagatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 22a, 10:34

Patxi Alkorta zenaren emazte eta alabek, senar eta aita zena gogoratuz, joan zen martxoaren 11n, Aiztondo Klasikoaren egunarekin bat eginez, Patxiren lagunek antolatu zuten jaialdi hunkigarria eskertu nahian, ondorengo lerrook igorri dituzte:

Esker ona Patxi Alkortari egindako omenaldiagatik

Sekula ahaztuko ez dugun eguna izan zen joan den martxoaren 11. Ohore handia da guretzat Aiztondo Klasikoa Patxi Alkorta Memoriala izendatzea aurrerantzean. Aitari egindako omenaldia handia izango zelakoan geunden, baina etxe aurrean eta sagardotegian bizitakoak hamaika bider gainditu zuen espero genuena.

Omenaldia benetan hunkigarria, polita eta txalotzeko modukoa izan zen. Lan bikaina antolatzaileek egindakoa. Mila esker hau guztia antolatzen aritu zareten guztioi: Pepo, Karlis, Peru, Aiztondo Klasikoa batzordeko kide guztiei..., eta baita honako hauei ere: gurasoen etxe aurrean eta sagardotegian bildu zineten guztioi; gurasoen koadrilakoei eta lagunei; Oinkari dantza taldeari, Eneko Arteaga eta Iñaki Lizasori; Karlis eta Maxariori argazki-proiekzio hunkigarriagatik; Behar Zana elkarteari aita Ohorezko Bazkide izendatzeagatik; Irrintzi elkarteari; Benta Aldeako Unai eta bere familiari; Mapfreko, Miriam eta Janireri; Mujika, Cabestany, Lejarreta, Olano, Zubillaga, Txitxi, Aberasturi, Izquierdo, Neira, Cuevas, Gorostidi, Rigó eta baita Angel eta Txemari ere; X. Usabiaga, Urraburu, Dani, Lezeta, Truebari...; Mendiburu, Larrayoz, Miner, Peke, Imaz, Almandoz, Soto, Paco Etxeondo, Egibar, Asti, Arrieta, Ugarte, Erentxun, Sanz, Ginerri...; garai batean Zizurkilgo Danena kirol elkartean aritu ziren Irazu, Zaldua, P. Usabiaga, azaroan hil zen J. R. Usabiagari..., garindarrei...; gogoan dugun Peli Egañari; aitak hainbeste estimatzen zuen Juan Querejeta medikuari bihotz-bihotzez eta Mutio eta Doroteori; bertsolariei, txiste-kontalariari eta hain gogoko zuen Incansables txarangari, eta azkenik, mila esker gurekin bildu nahi eta ezin izan zenuten guztioi.

Inor ahazturik utzi badugu, nahi gabe izan da eta hari ere gure eskerrik beroenak.

  Laida, Kontxi eta Maria.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!