Aurrekariak ikusita, Euskal Herrian erabateko greba egimgo dela aurreikusten da. Egun hautean Buruntzaldea mailako ordezkatitzak grebaren inguruko mobilizazioak deitu dituzte. Asteazkenean ELAk Hernanin eskualde osoko eragileak bildu zituen bere egoitzan. Bi batzarretan ikasle, langile eta langabetuak bildu zituzten.
Erretiroaren adina atzeratu, langabezia laguntza jaitsi, soldata murrizketak, lan erreforma berria..., grebarako arrazoiak askotxo direla uste du ELAk.
LAB sindikatuak, bestalde, ostiral honetarako eskualdeko manifestazioa deitu du 19:00etan Okendo plazatik aterako dena. Besteak beste, Euskal Herriak burujabetza politikoa eta ekonomikoa beharrezko dituela aldarrikatuko dute.
Era berean, martxoaren 27an, Hernanitik kotxe karabana irtengo da.