Urkiren emanaldia igande honetan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Igande honetan Urki dantza taldeko haur, gazte eta helduek elkarrekin dantza saio mamitsua eskainiko dute. Ordu eta laurdeneko emanaldian, ehun eta hogei dantzari igoko da taula-gainera. Ikusmina handia da, auditorioa beteko dela ia ziurtzat eman daiteke.
Ezpata-dantza, zinta-dantza, uztai txikia, brokel-dantza, zortzikoa, sagar-dantza..., horiexek askoren artean eskainiko dituztenak. Emanaldi gogoangarria izango da.
Epe laburrera erronka handia dute: XXV. urteurrenaren ospakizunen antolakuntza.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!