Durangoko Azokaren atarian aurkeztu zuten Gartxot liburua, filmaren osagarri argitaratu zutena. Juanjo Elordik iazko azaroan horrela aurkeztu zuen liburua, “liburuak kontatzen duena ondo baino hobeto etor daiteke filma ikusi eta aretotik atera eta buruari jiraka, zer hausnartu gera daitekeen ikuslearentzat. Lehenengo partean, ilustrazioen bidez garai hartako hainbat pertsonaia deskribatu nahi izan ditugu: emakume koblakariak, gotzainak, moja borrokalariak, erregeak… Bigarrengoan, berriz, filma osatzeak iraun duen lau urteko prozesua azaltzen da”.
Esan gabe doa Gartxot filmaarrakasta handiz aurkeztu zela, ikusle kopuru handia erakarriz.
Filmaren zati handia, gainera, Andoainen egin da. Somuga animazio etxeak Gudarien etorbidean dituen estudioetan hain zuzen. Arduradunetako bat Juanjo Elordi da, goiko irudian agertzen dena.