"Ados" logotipoa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 21a, 14:04

Udalgintzan, herritarren parte hartze prozesua bultzatzeko asmoz, Ados logotipoa sortu eta aurkeztu dute Amasa-Villabonan Galder Azkue alkateak eta Nora Urbizu zinegotziak. Arlo guztietan sortuko diren parte hartze mahaiek, logo bera hartuko dute. Mahai hauek herri mailako izaera izango dute, eta bertan, Udal ordezkaria, arloko teknikaria, elkarteetako kideak eta gaiaren inguruko interesa duten norbanakoak bilduko dira. Landu beharreko proiektuen araberako maiztasunez bilduko dira mahai hauek. Errebote jokuko botarria da logotipoaren irudia, kirol horrek herriarekin duen lotura nabarmentzeko. Horrez gain, Ados hitzak jokuan duen berdintasun esanahia ere azpimarratu dute Azkuek eta Urbizuk.

Euskarari dagokion Euskaran ados! mahaia datorren astean bilduko da eta Nora Urbizu zinegotziak gonbitea luzatu die interesa izan dezaketen herritarrei. Martxoaren 27an bilduko da lan mahaia, 17:30etatik aurrera, balio anitzeko gelan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!