Urte hasieran iritsi zen Udalera epaitegiaren azken erabakia: Zizurkilgo Udalari bandera espainiarra jartzea agintzen dion epaia. Afera orain urte dezente hasi zen, Partidu Popularreko zinegotziak jarritako salaketa baten haritik. Prozesuko azken epaia da oraingoa, ezin da errekurtso gehiago jarri. Epaia bete ezean, bandera derrigorrean jarriko dela dio sententziak eta Udal ordezkarien aurkako epaibidea has daiteke.
Zizurkilgo Udalak herritarrekin erabaki nahi du hartuko den bidea eta horretarako batzarra egingo da gaur iluntzean, martxoak 20, 19:00etan Zizurkilgo udaletxean.