-Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak: Hileroko diru-sarrerak, kontzeptu guztiak barne, 2012. urteari dagokion Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren (D.B.E.) berdinak edo urriagoak dituzten eta ohiko etxebizitzaz gain bestelako ondasun higiezinen jabeak ez diren familia unitate guztiek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak.
-Diru-laguntzen eskaerak bideratzeko prozedura: Udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo agiri hauekin batera:
a) Errenta aitorpena aurkeztu behar duten pertsonek.
· N.A.N.aren fotokopia.
· Pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenaren fotokopia, azken ekitaldikoa.
· Ondasunik ez eta errentarik ez izateari buruzko egiaztagiria, Foru Ogasunak luzatua.
· 2011. urteko 4 hiruhilabeteei dagozkien tasen fakturak.
b) Errenta Aitorpena aurkezteko obligazioa ez duten pertsonak.
· N.A.N.aren fotokopia.
· Errenta Aitorpena aurkezteko obligaziorik ezari buruzko ziurtagiria, Foru Ogasunak luzatua.
· Ondasunik ez eta errentarik ez izateari buruzko egiaztagiria, Foru Ogasunak luzatua.
2011. urteko 4 hiruhilabeteei dagozkien tasen fakturak.