Ados logotipoaren aurkezpena, bihar udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 20a, 11:36

Legegintzaldi honetako helburu nagusienetako bat parte-hartze prozesua sustatzea du Villabonako Udal-taldeak eta horretarako ADOS logoa sortu berri du. "Ikusiko duzuen bezala, irudian erreboteko botarria agertzen da, eta joku horretan hitzak enpatea esan nahi du, hau da, berdintasuna, adostasuna. Arlo guztietan sortuko diren parte-hartze mahaiek, logo bera hartuko dute, bakoitza bere arloko izenarekin. Lan-mahai hauek herri mailako izaera izango dute, eta bertan, Udal-taldeko ordezkariak, arloko teknikariak, elkarteetako kideek eta norbanakoek izango dute lekua", adierazi dute.
 
Asmo horren berri bihar asteazkena aurkeztuko da, Villabonako udaletxean eguerdiko 12:30etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!