"Asteburuaren inguruko oso balorazio positiboa egiten dugu, azkenean ikasleak beraien instrumentuaz disfrutatu egin dutelako 6 ordu baino gehiago entseatzen pasatzeaz aparte. Gustura ibili dira herri ezberdinetako gaztetxoak beraien artean ezagutuz eta elkarrekin joaz.
Entsegu guztiez gain, larunbat eguerdian Zarauzko kaleetara buelta bat ematera joan ginenean, ikasleek beraien trikiti eta panderoak hartuta jaitsi nahi izan zuten, Zarauzko kaxkoko kaleetan zehar kalejira egin nahi zutelako. Hori sorpresa izan zen bai irakasleontzat eta baita kalean zebilen jende pilarentzat ere.
Igande goizean lo gutxi eginda bazeuden ere, Zarauzko Lizardi aretoan emanaldi ikusgarria eskeini zuten luntx txiki batekin batera. Ikusgarria bai, azkenean aretoa bete egin zelako, espero baino jende gehiago joanda bertara.
Balorazio oso positiboa, beraz".