"Gure helburuekiko aurkakotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin ere lan egin nahi dugu. Hauen kontzientziak ukitu nahi ditugu, hauen jarrerak aldatu, gaurko aurkakotasunak biharko aldekotasun bihurtu daitezen. Herrira sortu da. Hau ez da aktibista kopuru zehatz bateko mugimendua. Hau preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen herri mugimendu da. Herrira gehiengo zabal baten nahia antolatzera dator, nahi hau mobilizazio bihurtzera, helburu hau egia izan dadin lan egitera. Herritarren ahotsa eta ekintza da Herrira. Denok gara Herrira.
Urtarrilaren 7an Bilbon burutu zen mobilizazioa erreferentzia argia da preso eta iheslariak etxeratzeko lanean, gure herrian 3 autobus bete genituen eta kotxez ere beste hainbat jende gerturatu zen bertara. Hilabeteetako lanaren emaitza izan da manifestazio kolosala. Presoen gaia eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko baliagarria izateaz gain, gizartearen konpromisoaren erakusleiho izan da. Argazki horrek bide bat erakusten du, preso eta iheslariak herriratzeko egiten ari garen bidea. Hau, desagertzeko zioa duen mugimendua da. Misio bat jarri diogu gure buruari, eta misio bakar horri loturik lan egingo dugu. Behin misioa lortuta, bere lana amaitutzat emango du Herrirak. Izan beza bizitza laburra bezain emankorra".
Hainbat ekintza antolatu du datozen egunetarako Herrirak Amasa-Villabonan: Martxoaren 20tik 24 bitarte, Aljibean Villabonako presoek aukeratu eta saritu
dituzten argazkiekin erakusketa ikusgai. Baita Villabonako presoek espetxean
egin dituzten eskulan desberdinak ere. Martxoaren 24an presoek aukeratu duten argazki onenaren saria emango da, e-book bat irabaziko du saridunak.
Martxoaren 24an Amasa Villabonako Herrira bilgunearen aurkezpena
egingo dugu Aljibean, eguerdiko 12:00etan.
Mugimendu berri honen sorreraren dokumentua eta informazio gehiago: www.herrira.org