Leitz KKE taldearen irteera, igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko martxoaren 16a

Leitz kultur eta kirol elkartea denboraldi berria hastera doa eta igande honetarako denboraldiko lehenengo mendiko bizikleta irteera antolatu du. 
Ibilbidea honakoa izango da: Andoain-Amasa-Loatzo-Uzturre-Tolosa-Andoain.
Antolatzaileen hitzetan, “ibilbideak ez du zailtasun handirik”.
Irteera goizeko 8:00etan izango da, ohi bezala, Bekoplazatik. Deialdia irekia da eta ez da dirurik ordaindu behar. Informazio gehiago: http://www.leitz-mtb.com


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!