2.- Bide honetan, hondakinen kudeaketari buruz, Europar Batasunak agindutakoa betetzeko gure esku dagoena egingo dugula, hau da, hondakinen kudeaketan, hierarkia errespetatzea: murriztu, birziklatu eta berrerabili.
3.- Zero Zabor politikaren aplikazioan, lehenengo erabakia pasa diren osoko bilkuretan hartu genuen. Birziklatze tasarik handienak lortzen dituen bilketa sistemaren aldeko hautua egitea, ateaz ateko sistemaren aldekoa, hain zuzen.
4.- Erabaki honen berri emateko, parte hartze eta informazio jardunaldiak antolatzen ari garela. Lehenengoa martxoaren 22an Gurea zineman ospatuko den hitzaldia eta eztabaidarako gunea.
5.- Zizurkil eta Villabonatik, hiri hondakinen kudeaketa, ongi egingo dugulako!
*Martxoaren 22ko lehen informazio jardunaldia gaztelania hutsez izango da Villabonan. Zizurkilen izango da bigarrena, euskara hutsez, apirilean. Adituek hartuko dute hitza solasaldi horietan galderak egin nahiz zalantzak argitzeko tartea ere izango da.