Martxoak 8: Hitzorduak Andoainen hurrengo hamabostaldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 15a, 12:43

Martxoak 16, ostirala
21:30. Bastero, auditorioa.
Antzerkia: “La escuela de la desobediencia”, Maria Adánez eta Cristina Marcos aktoreen eskutik. Sarrera: 15 euro. 

Martxoak 17, larunbata
10:30-13:30. Gaztetxea.
Tailerra: Berdintasunaren aldeko gizon-lantegia, Baglietto berdintasun eragilearen eskutik. Izen-ematea: andoaingogaztetxea@gmail.com edo egunean bertan. Bazkaria: 3 euro.

Martxoak 31, larunbata
09:00-13:00. Bastero.
Tailerra: Autodefentsa feminista. Emakumeei zuzenduriko tailerraren helburua dinamika, hizketaldi eta jolasen bizipenak partekatu ahal izateko leku bat eskaintzea da.
Izen-ematea: Bastero, martxoaren 23ra arte. Doan.

Erakusketa zabalik
Bastero, erakusketa-gela.
“Andoaingo emakume sortzaileen erakusketa” kolektiboa: Ainara Audikana Ansa, Silvia Baltasar Elizburu, Alaitz Bikuña Gortazar, Mercé Brau Rius, Amaia Capellán Julio, Nahiara Delgado Pérez, Eider Ezeiza Otegi, Naiara Lasarte, Irati Guarretxena San Damián, Mari Gutiérrez Arnaiz, Edurne Pisador Oyarzun, Leire Salaberria Urdanpileta, Nerea Uralde Arrondo, Jasone Usandizaga Ansa, Olaia Zapirain.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!