Eskualdeko hitzordua buruntzaldea.org gunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 15a, 12:36

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo kultur eskaintzaren berri, buruntzaldea.org web orrian dagoen Agenda bateratuan jaso daiteke. 

Buruntzaldeko Udal ordezkari eta herri komunikabideek, Aiurrik tartean, osatzen duten lan mahaian burutu den elkarlanaren emaitza da, hain zuzen, sei udalerriotan, zer, non, noiz egongo den berri ematea. Buruntzaldeko herri komunikabide bakoitzak, bere udalerrian burutzen diren ekimenekin buruntzaldea.org web orriko agenda elikatzen du; Aiurrik Urnieta eta Andoaingoa, Noaua!k Usurbilgo guztia, Txintxarrik Lasarte-Oriakoa, eta Kronikak Hernani eta Astigarragakoa. Modu horretan, sarean eskualde osoko ekitaldi eskaintzaren berri jaso daiteke. 

buruntzaldea.org
Web orrialde dinamikoa da, buruntzaldea.org atariko agenda bateratua. Antolatzen diren ekitaldien berri jaso ahala, eguneratzen doan gunea dugu. Eta datu guztiak oso eskura daude, gainera. Ekitaldi motaren arabera, udalerrika,  edo interesgarria zaigun datan klikatuta, Buruntzaldean antolatu edo deitu diren hitzorduen zehaztasunak jakin ditzakegu. Guztia, Potxoenea kultur etxean, Buruntzaldeko Udal  ordezkari eta herri komunikabideetako kideek prentsaurreko bidez berri eman zutenez, klik batean.
Ainara Rodríguez Zalakain Andoaingo Udaleko euskara zinegotziak  Udalen eta toki-hedabideen arteko elkarlana nabarmendu zuen: “Sei Udalon arteko elkarlanari esker Buruntzalde osoko informazioa ematen da aldi berean, eta horrek bistan denez, gure herrietako herritarrei abantaila handiak dakarzkie. Gainera, sei Udalon arteko elkarlanari esker honelako lan baten finantzaketa ere eramangarriagoa eta bideragarriagoa gertatu da. Eta, nola ez, elkarlana Udalen eta gure herrietako toki-hedabideen artean. Bi aldeek helburu bera baitugu: informazioa euskaraz sortu eta zabaltzea, herritarrak informatzea euskaraz, eta euskarazko informazio-hartzaileak etengabe ugaltzea”.
Hobetu eta hobetu, bidea hori dela adierazi zuen. Udalen lankidetzarik ez dela faltako gaineratuz, baliabideak dituzten neurrian.


Bideoa: www.aiurri.com
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!