Txan magoaren magia ikuskizuna Gurean igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 14a, 18:49

Villabonako Udaleko kultura sailetik gogorarazi dutenez, Txan magoaren magia ikuskizuna izango da igandean, martxoak 18, Gurea antzokian, 16:30etatik aurrera. 'Ezer ez da dirudiena' ikuskizun berria aurkeztuko du Donostiako magoak. Magoaren hitzak erabiliz, 'guztiok barruan daramagun umea ateratzeko tresna egokia da magia'. Aukera paregabea, igandeko saioa, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!