- Federazioko lizentzia zenbakia, EHNA edo DNI.
- Izena eta bi abizen.
- Ibiladi LUZEA edo MOTZA adierazi.
- Federatuta BAI edo EZ.
- Mendiko taldearen izena.
Ibilaldi luzea edo motza
Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere bi ibilaldi izango dira parte hartzaileen eskura: luzea (43 km, 2500 m.ko desnibela) edota motza (24 km, 1000 m.ko desnibela). Hauexek bakoitzaren ezaugarriak:
Ibilaldi luzea
(14 urtetik gorakoentzat)
X. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuiturako baliagarria
Luzera: 43 km.
Desnibela: 2.500 m.
Iraupena: 9 ordu eta erdi (ggb).
Irteera ordua: 07:00etan. Adi ordu aldaketarekin!
Ibilbidea: Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Ibingo langa (611m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - San Lorentzo (803m) - Gorosmendi (665m) - Ipuliño (929m) - San Anton (499m) - Uliko borda (850m) - Arburu (780m) - Erroizpe (802m) - Berrobi (155m) - Uzturreko gurutzea (665m) - Artxipiagako langa (566m) - Loatzo (635m) – Villabona.
Ibilaldi motza
Luzera: 24 km.
Desnibela: 1.000 m.
Iraupena: 5 ordu (ggb).
Irteera ordua: 08:00etan. Adi ordu aldaketarekin!
Ibilbidea: Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Ibingo langa (611m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - Olantzako borda (656m) - Kiriko harkaitza (536m) - Ibarrolako erreka (435m) – Urdausurbilgo borda (410m) - Kanal handia (300m) - Mandabideta (240m) - Lastur parkea (175m) - Arratzain ikastetxea (115m) – Villabona.
Informazio zehatza
Ibilaldiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Malkar plazatik abiatu eta Zatorran (lehengo Aizkardiren egoitzan) amaituko da ibilaldia. Ibilbidean zehar salda eta laranjak banatuko badituzte ere, jan-edanak norberaren kontu direla jakinarazi dute eta amaieran, dutxa zerbitzua egongo dela. Ibilaldia bukatzen dutenen eta bertan aurkitzen diren parte hartzaile guztien artean, mendiko tresnen zozketa egingo da Plaza Berrian (elizaren ondokoan) arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Era berean, bezperan kanpotik lotara etorriko diren mendizaleei zuzenduta, ohi denez, koltxoiekin osatutako gela prestatuko dute. Zerbitzu hori erabili ahal izateko, ordea, aurrez antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dute telefonoz edo e-mailez.