-Argibideak: Rutak gutxi gorabehera egunean 4 ordukoak dira eta Udalekuetako ruten estiloko martxa emango da, hau da: goizean ibilaldia, arratsaldean lasai eta gauean kanpoan lo (eguraldi onarekin) edo aterpe, etxeren batean (eguraldi txarrarekin). Ruta egiteko garaian, ez da motxila handiarekin egingo, kotxean eramango baitira. Ruta motxila txikiarekin egingo litzake, ibilaldia egiteko beharrezko gauzak hartuta.
-Egunak: Abuztuak 2 - 12 (2tik 8ra RUTA eta 8tik 12ra OLLOGOYENEN egongo gara, hainbat ekintza eginez. Proposamenak onartzen dira).
-Nori zuzendua: Villabonako 1996 eta 1997an jaiotako edozein gazteri.
-Izen-ematea: Martxoak 14, asteazkena. 18:00-19:00, Zatorran.
OHARRA: EKINTZA HAU AURRERA ERAMATEKO, GUTXIENEKO GAZTE KOPURUA JARRI DUGU, HAIN ZUZEN ERE 10 GAZTE. KOPURU HORI BAINO GUTXIAGO APUNTATZEN BADIRA, EZ DA EKINTZA AURRERA ERAMANGO.
Zalantzarik izan ezkero: www.malkar.tk edo malkarastialditaldea@gmail.com. Proposamenak ere onartzen dira.