Andoaingo eta Asteasuko ikastetxeetako ikasleak grabaketaren lekuko zuzenak izateaz gain, parte hartze zuzena izan zuten; pailazoekin batera, grabaketa horren irudietan agertuko baitira.
Bi saio eskaini zituzten, goizez nahiz arratsaldez, eta bertan izan ziren Andoaingo Aita Larramendi ikastolako, La Salle Berrozpeko eta Ondarreta ikastetxeetako ikasleak.
Pailazoek ikuskizunekin aurrera jarraituko dute eta Basteron grabatu zutena urtearen amaieran argitaratuko dute.