Larunbatean egin zuten Zizurkil Goian Txapela eguna. Giro ezinhobea sortu zen afarira gerturatutakoen artean eta Migel Mari Zurutuza "Potxolo"-k oso pozik hartu zuen herritarren omenaldia. Iazko txapeldunak, Lesmes Mujikak jarri zion txapela Potxolori. Kantuan, bertsotan eta umore onean amaitu zuten gaua zizurkildarrek.
Joxin Azkuek prestatutako bideoan ederki antzematen da giro bero eta alaia.