Antolatzaileek adierazi dutenez, saio horietan haur bakoitzak pertsona heldu batekin egon beharko du. Saioak asteazkenarekin burutuko dira. Hurrenez hurren, martxoaren 28an, apirilaren 25ean eta maiatzaren 30ean.
Ordutegia honakoa izango da:
17:00 3-5 urtekoentzat.
18:00 6-7 urtekoentzat.
Galtzagorri taldea
Irakurketa saioak Galtzagorriko kideek eskainiko dituzte: hainbat liburu aurkeztu eta komentatuko dituzte. Baita haurrekin gozatzeko proposamenak egin ere. Adinaren eta gustuen arabera zer irakurri eta zein liburu diren gomendagarriak azalduko dute. Hala, gurasoen eta haurren arteko irakurketa sustatu nahi dute.
IZEN-EMATEA
Udal liburutegian bertan, 943 300 615 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@andoain.org helbide elektronikora idatziz.