Aldi berean, salatu eta kondenatu nahi dugu igandean Villabonako emakume batek jasandako tratu txarren erasoa. Eraso honen aurrean, gure gaitzespena adierazteaz gain, erakundeei exijitu nahi diegu gertaera hauen aurrean premiazko neurriak har ditzatela.
Ezin da horrelako jokaeren jarraipena onartu demokrazian eta berdintasunean oinarrituta egon nahi duen gizarte batean.
Zoritxarrez, onartu beharra dago oraindik ere, genero-indarkeria dela gure gizarteak aurre egin beharreko arazo larrienetako bat.