-Martxoak 10, larunbata: Elketa jatetxean afaria. 30-35 €. Izen-ematea: 943 693 930. Irteera, Uztartza tabernatik 20:30etan.
Atzo, martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Adunako hiru belaunaldi ezberdinetako emakumeek parte hartu zuten kafe-terulia burutu zen Adunako Txulobi elkartean. Adin ezberdineko hamalau emakumek hartu zuten hitza, txokolate goxoa dastatzearekin batera. Dani Arizala kazetariak gidatu zuen hizketaldia eta besteak beste, emakume eta gizonen bizi-ohituren inguruan hitz egin zuten.
Gaur eta bihar ere emakumeen inguruan antolatutako ekintzak izango dira Adunan: '80 egunean' filma gaur eta emakumeen arteko afaria bihar:
-Martxoak 10, larunbata: Elketa jatetxean afaria. 30-35 €. Izen-ematea: 943 693 930. Irteera, Uztartza tabernatik 20:30etan.